XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. MENDITIK ITSASORA

Baina Oria ez da berez sortu.

Bere ertz apartsuetara zenbait ibaiadar iristen da bere emaria Oriari eskaintzeko asmoz.

Laguntzaile handienak eskubitik datozkio, Aralar mendizerratik jaitsiz: Agamuza (Ataun), Ursuan (Idiazabal), Amundarain (Zaldibia), Amezketa, Araxes, Leizaran.

Begira itzazu bere ezker aldeko laguntzaileak, Ernio, Iturriotz, bezalako mendietatik datozen errekak.

Usurbildik aurrera ibilera lasaia du, biragune zabalak egiten dituelarik (meandroak).

Aginagan, Oriako haranak baratz emankor eta fruitarbolen landaketa bihurtu dira.

Hemendik aurrera txalupa txikientzat nabigagarri da.

Urrengo batean zure bahea ekartzen baduzu, agian, angula batzuk harrapatuko ditugu.

Bidaiaren azkenera iristen ari gara.

Itsasora heltzeko eta ibaia hemendik kostarekiko paraleloan doanez, birakuntza egin beharko dugu.

Eta Oriari agur egingo diogu, itsasoan galduko baita betirako.

Itsasora iritsi baino lehen, uhinak hurbilduko zaizkizu.

Itsasadar batean zaude.

KANTAURIA BEGI BISTAN!.

Atsedenaldi bat hartuko dugu, ibilaldi hau egin ondoren piska bat nekatuta nago eta.

Ez ezazu ahaztu... enbor zahar ahaztua naizela.

Baina ezer baino lehen aspaldian hemen gertatutako zerbait kontatuko dizut: Hernaniko indiano bat Ameriketatik etorri zen arto ale eta guzti eta hemengo baserri inguruak dena baso eta belaze zirenez, hementxe egin zuten experimentua.

Padurak garbitu; ondoren, aukeratutako lur egokiaz padura bete zuten eta euspeneko muruez eutsi.

Proba ongi atera zen eta hor daude oraindik ertzetako artadi zoragarri horiek.